Urteko azken bertso saioko sarrerak bihartik aurrera salgai Berbaroren bulegoan

Anboto 2024ko abe. 9a, 11:14

Berbaro Elkartetik jakitera eman dutenez, 'Urteko azken bertso saioa' abenduaren 30ean egingo dute, Plateruenan, 22:00tik aurrera. Sarrerak bihartik aurrera egongo dira salgai. 

Nerea Ibarzabal Salegi, Etxahun Lekue Etxebarria, Maider Arregi Markuleta, Igor Elortza Aranoa, Sustrai Colina Akordarrementeria eta Maialen Lujanbio Zugasti ariko dira bertsotan. Gai jartzaile lanetan ostera, Ainhoa Urien Telletxe abadiñarra ariko da. 

Sarrerak Berbaroren bulegoan (Laubideta kalea, 6A) egongo dira salgai bihartik aurrera, abenduak 10. 12 euroan salduko dira sarrera orokorrak, eta bazkideentzakoak zortzi euroan salduko dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!