"Palestinar herriak pairatzen duen genozidioa finantzatzen duten Santander eta BBVA banketxeak salatu nahi ditugu", azaldu zuten ekimenaren bultzatzaileek. Beraiek aipatu dutenez, banketxe bi hauek "miloika eurotako maileguak eman dizkiete azken urteotan Gaza eta Cisjordaniako kolonoen asentamendu ilegalak eraikitzen dituzten enpresei".
Hori horrela, Durangaldeko kideei Palestinaren askatasunaren aldeko ekintzetan parte-hartzeko dei egin diete. "Soilik herriak salba dezake herria", adierazi dute.