Euskal Herrian Euskarazek hizkuntza larrialdiaz hausnartzeko saioa antolatu du, abenduaren 7an Durangon egingo duen manifestazioaren atariko modura. Euskara "larrialdi egoeran" dagoela iritzita, "Euskararen Errepublika eraikitzeko premia inoiz baino agerikoagoa" dela adierazi dute: "Euskarak, euskaldunak, urteak daramatzagu ez atzera ez aurrera. Euskal Herri euskalduna dugu helmuga, gure hizkuntzarentzako eta gure komunitatearentzako osasun beteko egoera. Baina oraindik urrun gaude. Jada ez da ikuspegi kontua, sendo frogatuta dago eta kontzientzi hartu behar dugu", adierazi dute. Hori guztia aletzeko, jardunaldi bat egingo dute Durangon. Saioa azaroaren 27an izango da, eguaztena, San Agustin Kulturgunean, 18:00etan. Euskal Herrian Euskarazeko Luken Etxabek eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiko Agurne Gaunekak emango dituzte azalpenak.