40 Minutu Rock jaialdia hasi da egitaraua osatuko duten taldeen izenak iragartzen. 'Indarrak batuz askatasunerantz' izango da aurtengo leloa.
Süne da iragarri duten lehenengo taldeetako bat. Josune Arakistain Huntzako kide ohiaren bakarkako proiektua da Süne, eta oraintsu disko berria kaleratu du.
Nakar gipuzkoarrek epelkeriaren aurkako abesti sorta berria kaleratu dute oraintsu, Lore eta Laban lan entzutetsuaren jarraipena.
Dupla bikotea Aguraindik (Araba) dator, bere lan berrian dioen bezala: De un pueblo llamado Agurain. Dantzan jarriko dute Landako ostera ere.
Pinpilinpussies taldea Bartzelonan sortu bazen ere, Durangogaz harreman zuzena du, izan ere, bertakoa Ane Barcena. Ni un paso atras EP berria kaleratu dute oraintsu.