Mailarik maila, adin guztietako jendeak parte hartu dezake. Umeen lasterketa biak doakoak dira. 10 urtera artekoa 17:45ean hasiko da, eta 11tik 15 urtera artekoa 18:00etan. Nagusien lasterketari 18:00etan ekingo diote. Maila honetan 10 euro da parte hartzea. Ibilbideak bost kilometro ditu, eta, Santa Ana plazatik hasita, Alde Zaharretik ibiliko dira batez ere.
Probaren historia
Gau Krosak etapa bat baino gehiago izan du. Durango Kirol Taldetik antolatu zuten lehenengo, 2013an. 2015etik 2019rako bost aldiak Durangaldea Running taldeak antolatu zituen. Ondoren, urte bian ez zen egin. Orain urte bitik hona berriro da martxan, baina Abadiñoko Sekulebedarra taldeak antolatuta.