Txoriek habia egitea ekiditeko sareak ipini dituzte Andra Marian

Anboto 2024ko aza. 19a, 16:10

Jarduketagaz, garbitasun arazoak ekiditea eta ondare arkitektonikoa zaintzea gura du udalak.

Durangoko Udalak sareak ipini ditu Andra Mariko elizpean, txoriek habiak han egitea saihesteko. Jarduketagaz, garbitasun arazoak ekiditea eta ondare arkitektonikoa zaintzea gura du udalak. Bide batez, usoak ez elikatzea eskatu die udalak herritarrei, horrek populazioa handitzea eta hiriguneetako arazoak areagotzea dakarrelako. Instalazio lanak astelehenean hasi zituzten. 5.892 euro bideratu dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!