Maria Eugenia Uncilla hil da, JAEDen sortzaileetakoa eta elkarteko presidentea 23 urtez

Anboto 2024ko aza. 18a, 09:51

Ezkerrean, Esti Zurikarai gaur eguneko presidentea; eskuman, Maria Eugenia Uncilla, 2022an, ohorezko presidente izendatu zutenean.(Argazkia: JAED)

Uncillak 87 urte zituen.

Atzo Maria Eugenia Uncilla Carreto hil zen, 87 urte zituela. JAEDen egindako lanagaitik pertsona ezaguna eta maitatua zen Durangon eta inguruetan. Ezinezkoa da JAED elkartearen ibilbidea ulertzea bera barik. 1963an, elkartearen sorrera taldeko kidea izan zen. Ondoren, 1999tik 2022ra, elkarteko presidente lez jardun zuen. 2022an Esti Zurikarairi erreleboa eman zion eta ohorezko presidente izendatu zuten.

"JAEDen oso inplikatuta egon da hasiera-hasieratik. Jendeari laguntzeko prest zegoen beti. Arazoren bat zuenak bazekien beragana jo eta lagundu egingo ziola. JAEDen ibilbidea ulertzeko funtsezko pertsona izan da", adierazi dute elkartetik.

Uncillaren hileta elizkizuna martitzen honetan, 19:00etan, izango da, Durangoko Santa Ana parrokian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!