JAEDen denda solidarioa zabalik dago jada, eta herritarrek urtarrilaren 6ra arteko epea izango dute errifak erosteko. Zozketa egun horretan egingo dute, hain zuzen ere, eguerdiko 13:00ean. Elkarteak 34.000 euro inbertitu ditu sariak erosten; Iurretako eta Durangoko establezimenduek ere, hainbat ekarpen egin dute.
Edizio honetan zozkatuko dituztenen artean, Renault Clio Techno TCE90 autoa, bidaiak, Apple gailuak, Samsun ordenagailu eramangarriak eta gitarra eta elektrikoak eta urdaiazpiko iberikoa daude. Aurten, 70.000 errifa saltzeko erronka hartu dute. Elkarteak hamarkada ugari daramatza beharrizana duten herritarrekin lan soziala garatzen. Besteak beste, Elikagaien Bankuko hornigaiak banatzen ditu beharrizana dutenen artean.