Oiartzun

"ANBOTO astekariak ekarpen handia egiten dio euskarari"

Anboto 2024ko aza. 15a, 08:30

ANBOTOren inguruko komunitatea ez da eskualdera bakarrik mugatzen. Irakurle batzuk Durangaldetik kanpora bizi dira eta astero jasotzen dute alea euren bizitokian. Kanpotik etxekoaren berri jakiteko balio die. Joana Mendiburu Garaizar senpertarra zortzi bat urtez bizi izan zen Durangon. Egun Oiartzunen bizi da.

Harpideduna eta Anboto Laguna zara. Zergaitik?
Proiektua babesteko naiz bazkide. Horrelako proiektuak aurrera egiteko, ezinbestekoa da bazkideak izatea. Ekarpentxo bat egitea ez da hainbeste kostatzen, eta denen artean dimentsio bat hartzen du. ANBOTO jasota hango berri jasotzen dut eta Durangogaz loturatxo bat mantentzeko modua da. Lagunak ditu Durangon. Gogoan dut ANBOTO Zornotzara zabaldu zen momentua, esaterako. "Proiektuak hazten jarraitzen du", pentsatu nuen. Egun seinalatu batzuetako albisteek ere ilusioa egiten didate: Durangoko Azoka, sanblasak, sanfaustoak… Orain arteko moduan hazten jarraitzea desio diot Anbotori. ANBOTO astekariak ekarpen handia egiten dio euskarari. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!