Durangoko Udaleko ordezkariek harrera egin diete Mugarra Triatloi Taldeko kideei, klubari berriki emandako Triatloi Eskolen Bikaintasun Sariaren aitorpen gisa. Sari honek klubaren ahalegina eta dedikazioa nabarmentzen ditu kirolari gazteen sustapenean eta prestakuntzan, Espainiako prestakuntza-triatloian erreferente gisa kokatuz.
Gaurko ekitaldian, udalak Mugarra Triatloi Taldea zoriondu du, bere triatleta gazteen artean "esfortzua, diziplina eta lankidetza" bezalako balioak sustatzeko egindako lan eta konpromiso nabarmenagaitik.