Uztailetik irailera zortzi emakumek jaso dute indarkeria matxistagatiko arreta, Durangon, eskualdeko Koordinazio Protokoloaren barruan

Anboto 2024ko aza. 12a, 11:13

Durangoko Udalak emandako datuen arabera, "erregistratutako kasuetako bost genero-indarkeriakoak dira, bi familia barruko indarkeriakoak eta bat lan-eremuko sexu-indarkeriakoa". Euretariko bi Udaleko Indarkeria Unitate berriak lagundu ditu.

Durangoko Udalak II. Koordinazio Protokoloko datuak jakinarazi ditu eraso matxistak ikusarazteko helburuz, "bestela, badirudi-eta ez direla gertatzen". 2024ko uztailetik irailera, Durangon, zortzi emakumek jaso dute arreta. Biktimetariko bost genero-indarkeriakoak dira, bi familia barruko indarkeriakoak eta bat lan-eremuko sexu-indarkeriakoa. "Artatutako emakumeak hainbat adin-taldetakoak dira, 16 urtetik beherakoak eta 60 urtetik gorakoak", udalak zehaztu duenez; horietako bi Udaleko Indarkeria Unitate berriak lagundu ditu.

Udalak berretsi egiten du erantzun irmo eta koordinatua emateko eta genero-indarkeriaren biktimei arreta emateko zerbitzuak etengabe hobetzeko konpromisoa, bai eta inplikatutako erakunde eta entitateekin batera lan egiteko konpromisoa ere, indarkeria matxistarik gabeko gizarte bidezkoago baterantz aurrera egiteko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!