[BIDEOA] 59. Durangoko Azokaren spota aurkeztu dute

Anboto 2024ko aza. 11a, 12:37

'Hartzea ematea da!' leloa irudi eta musikarekin jantzi du Durangoko Azokaren spotak. Euskal kulturan irakurle, entzule, ikusle eta abar izateak duen garrantzia islatu nahi dute spotean. Abenduaren 5etik 8ra bitartean egingo dute 59. Durangoko Azoka. 

Hainbat talde eta sortzailek parte hartu dute spotaren garapenean, besteak beste, gidoia Sorland agentziak ondu du, eta Arriguri ekoiztetxeak izan du grabaketaren ardura. "Liburu bat irakurri, esaldi batek inspiratu, letra bat idatzi, letra hori abesti bihurtu, abesti hori bideo baterako erabili... prozesu hori 20 segundotan esplikatzea nahi izan dugu, modu zuzen eta dinamikoan", azaldu dute Arriguritik. "Islatu dena horixe da: euskal kulturan irakurle, entzule, ikusle eta abar izateak duen garrantzia, idazle, musikari edo antzezle izatearena bestekoa edo handiagoa delako", nabarmendu dute Sorland agentziatik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!