DA! PRO topaketa aurkeztu dute

Anboto 2024ko aza. 11a, 11:43

Azaroaren 26an eta 27an egingo dute topaketa profesionalaren seigarren edizioa. Euskarazko hamazortzi proposamen plazaratuko dituzte bertan. 

Musika eta famila ikuskizunak eskaintzen dituzten sektoreko sortzaileen, profesionalen eta programatzaileen arteko elkargunea izango da DA! PRO, beste urte batez. Hain zuzen ere, gaurtik eta 22ra bitartean, ostera, programatzaileek eman ahalko dute izena. Azaroaren 26an familia ikuskizunak plazaratuko dituzte Bizenta Mogel bibliotekan, eta zortzi proposamen aurkeztuko dituzte: Ene Kantak, Gora Musika, Gookapi, Hutsun txalaparta, Komorebi produkzioak, Laura Penagos, Loa eta Laia eta Marramiau sorkuntza taldea. Hurrengo egunean, Plateruena aretoan musika proiektuak aurkeztuko dituzte; 27 taldek eman dute izena antolatzaileen arabera, eta hamar aukeratu dituzte: Albina Stardust, Aria, Eider, Erromintxelak, Heriotz, Kai Nakai, Karena, Mikel Urretagoiena, Trigger eta Zilibito Records. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!