Arte Martzialen Europako Erakundeak (OEKAM) urteroko gala egin du asteburuan Madrilgo Torrejon de Ardoz herrian. Bertan, aurten urrezko dominak irabazitako kirolariak saritu dituzte. Wadokan klubetik zazpi saritu izan dira: Amanda Barrera, Pablo Guturbay, Alex Radoucu, Itzal Merin, Leire Vadillo, Eider Lizundia eta Ainhoa Bilbao.
Wadokanentzat gala berezia izan da, klubeko arduraduna den Jose Luis Salas 'Urteko Maisua' sariarekin omendu dutelako. Formazioan eta klubeko baloreak zabaltzen egindako lanarengaitik saritu dute.
Wadokaneko kideak OEKAM-en galan.