Gaur, La Otra Mirada, El Arbol, Wadokan, Bidelagun eta Auzo Alai elkarteek, eta Errekamendi eta Colchones Bengoa establezimenduek baturiko laguntza ailegatu da Massanassa hirira. Bilketa lanak Andaluziarren Etxean egin dituzte egunotan, eta Zornotzako Montero altzari dendak ipini du material osoa Valentziara eraman ahal izateko kamioia. JAED elkarteko kideek aipaturiko eragile guztien laguntza txalotu dute.