Valentziako uholdeek kalteturiko herritarrak laguntzeko kanpaina hasi dute Durangon

Anboto 2024ko urr. 31a, 14:56

Aita Menni irabazi asmorik bako osasun instituzioak lankidetza hasi du Caritasekin, Valentziako uholde larrietan kalteturiko herritarrak laguntzeko. Durangon, dirua batzeko itsulapikoa ipini dute Joxe Migel Barandiaran egoitzan. 

Ekarpenak egiteko bideak ere zabaldu dituzte banketxeetan. Jasoriko dohaintzekin oinarrizko elikagaiak eta tapakiak erosiko dituzte, besteak beste. 

  • Caixa Popular: ES19 3159 0078 5716 6338 6025
  • Caixabank: ES02 2100 8734 6113 0064 8236
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!