Kalean edo ostatu-baliabideetan gaua igarotzen duten pertsonak identifikatzea, eskualdeko gizarte-bazterketaren arazoari buruzko diagnostiko eguneratua eskaintzeko. Helburu horrekin bizitegi-bazterketa egoeran dauden pertsonen zenbaketa egin zen joan zen urriaren 23tik 24rako gauean. Euskal Autonomi Elkarteko 30 udalerritan egin da zenbaketan; tartean, Durangon.
Etxerik gabeko 1.541 pertsona antzeman dira Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban. Bizkaian zenbatu dituzte gehien, 895 pertsona. Gipuzkoan 524 lagun daude etxerik gabeko egoera, eta, Araban, 122. Durangoko konkretuki, bost lagun identifikatu zituzten egoera horretan. Durangoko udal arduradunek jakitera eman dutenez.
Ikerketan 783 pertsonek parte hartu dute, 631 boluntariok eta 152 profesionalek. Durangon, zehazki, 16 pertsonak parte hartu zuten gaueko zenbaketan; 13 emakumek eta hiru gizonak. Durangoko udal ordezkariek azaldu dutenez, azterlan honek etxerik gabeko pertsonen errealitatearen erradiografia eskaini gura du, eta "kolektibo kaltebera horri arreta eta laguntza emateko politika publikoak hobetzeko aukera" ematen du. Durangoko Udalak "etxegabetasuna desagerrarazteko eta pertsona guztiek etxebizitza duina izan dezaten bermatzeko politikak" bultzatzen jarraituko duela adierazi dute. Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, eta gizarte zibilarekin duen "lankidetza estuarekin".