Ziklo bakoitzean gai bat aukeratu, eta gai hori jorratzen duten pelikula bat proiektatuko da, eta beste bat gomendatuko da, saioko. Aurtengo zikloan jorratuko den gaia "etxea" da.
Emanaldiak hileko lehen eguaztenetan izango dira, Zugaza zineman, 19:00etan. Hurrengo hitzorduak, abenduaren 4a, urtarrilaren 8a, otsailaren 5a eta martxoaren 5a dira.