Silboberriren eskutik, txistu kontzertua Durangon

Anboto 2024ko urr. 25a, 12:35

Orain urte biko kontzertua. SILBOBERRI

Emanaldiak 50 musikari batuko ditu guztira, Landako Gunean, urriaren 26an. 

Silboberri txistu elkarteak kontzertua emango du, zapatuan, Durangoko Landako Gunean. Musikariek bederatzi piezak osaturiko errepertorioa joko dute, Aritz Labradorren zuzendaritzapean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, lehenengoz joko diren pieza bi entzuteko aukera izango dute bertaratzen direnek: hain zuzen ere, Udako Bossa (Jon Etxeandia) eta Saudaderik ez! (Karlos Sanchez-Ekiza). Gainerako piezak moldaketa berriak izango dira: Guillermo Tell, Onraita Sinfonikoa, Eperra, Amaya, Series TV Poupurri, Barras y estrellas eta Txanton Piperri. Txistu emanaldiak 50 musikari batuko ditu eta 20:00etan hasiko da.

Dantzariak eta abesbatza
2000. urtean jaiotako Silboberri elkarteko kideek azaldu dutenez, musikariek ez ezik kontzertuan parte hartuko dute baita Iubilo Bilbao abesbatzak, Durangoko L'Atelier eskolako dantza neoklasikoko dantzariek eta Igorreko Arantzarte Jantza euskal dantza taldeak ere. Urko Lopezek gidatuko du dagoeneko urteroko hitzordu bihurtu den Durangoko txistu kontzertua. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!