Herriaren Eskubideak jakinarazi duenez, adinbako batek eraso matxista salatu du Durangoko jaietan. Talde independentea "oso kezkatuta" agertu da gobernu taldeak gertakariari "garrantzia kendu" diolakoan. Azken honek "erasoa adinbakoen arteko ukitu-gertakari isolatu gisa" deskribatu izana kritikatu dute, eta "kezkagarritzat" jo dute biktimaren salaketa "zalantzan" ipini izana. "Eraso horiek izenez ez deitzea erasoa bera ezkutatzeko modu bat da. Elkarte feministetatik eta Berdintasun Kontseilutik urteetan borrokatu gara eraso matxista horiek ez ezkutatzeko", gaineratu dute. Hori guztia dela eta, Herriaren Eskubideak mugimendu feministak antolatu ditzakeen mobilizazioetan parte hartzera deitu du.