Atzo Jai Alai League-aren Lauko Finaleko bigarren finalerdia jokatu zuten Durangoko Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan. Barandika-Lopez bikotea sailkatu zen finalerako Erkiaga eta Basque menderatuta. Beraz, Erkiaga, aurtengo zestalari onena, egutegiko 13 probetatik 10 irabazi dituen puntista, kanpoan geratu da.
Lehenengo setean gehiago izan zen bikote irabazlea: 15-11. Bigarren seta, aldiz, eskura izan zuten Erkiagak eta Basquek (10-14), baina ihes egin zien azken unean. Erkiaga ez zen errematean fin ibili eta aurkariak seguru aritu ziren.
Horrela, datorren asteko asteleheneko final handia erabakita dago: Johan-Gorka / Barandika-Lopez.
Bestalde, antolatzaileek iragarri dutenez gaur 12:00etatik aurrera eskuratu ahalko dira Gernikako Winter Serieserako bonoak.
Harmailak beteta zestalariei txaloka, atzo. (Argazkia: Eraman)