Durangoko jaiak

[ARGAZKI GALERIA]: Jon Sarobek Aritz Lasargureni eman dio San Fausto egunean ohorezko aurreskua dantzatzeko lekukoa

E.H./M.Z. 2024ko urr. 13a, 15:02

San Fausto eguna egun handia izan ohi da durangarrentzat. Eguraldi ona lagun kolore zuri eta urdinak nagusitu dira herriko kaleetan.

Gainera, gaurkoak, irudi hunkigarriak utzi ditu, Jon Sarobek azkenengoz egin baitu ohorezko aurreskua San Fausto egunez. Sarobek Aritz Lasargureni testigua pasa dio eta udalak aitortza egin dio Saroberi. 

Horrez ostean, artopilen banaketa egin dute udaletxeko arkupean; gaurkoan 4.000 artopil banatu dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!