June Kortazar Durango Kirol Taldeko atletak Espainiako federazioen arteko txapelketan —16 urtez azpikoa— parte hartu zuen joan den asteburuan, Tuteran. Guztira 17 autonomia erkidegok parte hartu zuten txapelketan, non Junek Euskadi ordezkatu zuen xabalina jaurtiketako hirugarren postuan amaituz. Xabalina 38,61 metrora jaurti zuen, bere ordura arteko marka hiru metrotan hobetuz. Horrela brontzezko domina jantzi zuen.