Honenbestez, Villarroel berak irabazi du Urkiola Kopa emakumeen txapelketan; gizonezkoetan, ostera, Irazu Aranburu mallabiarrak eraman du txapela. Emakumezkoetan, Itsasne Urkiaga zornotzarra eta Nora Narbaiza zaldibartarra izan dira bigarren eta hirugarren sailkatuak, hurrenez hurren. Gizonezkoetan, ostera, Mustafa Mahfoud eta Ander Gerrikaetxebarria zornotzarrak osatu dute podiuma.