Bilbao Basket eta Baskoniako filialak Euskal Kopako finalaren bila, Durangon

Anboto 2024ko urriaren 4a

Landako kiroldegian 3.Feb mailako Euskal Kopako finalerdiak eta finala jokatuko dira asteburuan.

Ez dago eskualdeko talderik lehian, baina bestelako pizgarriak ditu asteburuko hitzorduak: esaterako, talentu gazteak ikusteko aukera. Izan ere, Bilbao Basket  eta Baskonia klubetako filialek elkarren kontra jokatuko dute lehenengo finalerdia zapatuan, 19:00etan.

Horrez aurretik, 17:00etan, Redline Mekanika Take eta Mondragon Unibertsitatea taldeen arteko partidua hasiko da. Finalerdietako irabazleek domekan, 18:00etan, jokatuko dute finala Landako kiroldegian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!