[BIDEOA] Manifestazio jendetsua egin dute Durangon kalitatezko osasun publikoa aldarrikatzeko

Anboto 2024ko urr. 3a, 20:22

Osakidetzaren "murrizketak" salatu eta irtenbideak exijitu dituzte deitzaileek.

Osasun publikoaren aldeko plataformek deituta manifestazio jendetsua egin dute gaur Durangoko kaleetan. Andra Marian hasi eta hantxe amaitu da, herriko kalerik nagusienetakoak zeharkatu ondoren.

Deitzaileek komunikatu bat irakurri dute amaieran. "Murrizketen" ondorioz, Osakidetzaren egoerak "okerrera" egiten jarraitzen duela salatu dute. "Erretiroak, lekualdatzeak, bajak eta oporrak ez dituzte betetzen eta, ondorioz, zerbitzuak kentzea edo murriztea eragiten du. Osakidetzak eskaintzen duen arretaren kalitatea da euskal gizartearen kezkarik handienetako bat. Beraz, guztion artean salatzen jarraitu behar dugu; eta lanean has daitezen exijitzen eragile politiko, sindikal eta sozial guztiei, osasun publikoa eta kalitatezkoa izateko dugun eskubidea errealitate izan dadin", adierazi dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!