Gazteentzako sorkuntza laborategia eskainiko du Bizenta Mogel Bibliotekak

Anboto 2024ko ira. 26a, 13:58

Durangoko Bizenta Mogel bibliotekak eta Gazteria eta Kirol sailak elkarlanean gazteentzako sorkuntza laborategia antolatu dute. Hiru saio antolatu dituzte: urriaren 3an 3D inprimagailua, urriaren 31n laser bidezko mozketa makina eta azaroaren 7an arropa hackeatzeko lantegia. 

Gazteek diseinua, gorputza, espazioa, teknologia eta elkarlana uztartzen dituzte programa honetan. "Mundua iraultzen ari diren fabrikazio digitaleko teknologiekin esperimentatzeko eta ikasteko aukera izango duzu. Ezagutu nola sortzaile garaikideek ideiak errealitate bihurtzen ari diren beraien esku eta makinak erabiliz", azaldu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!