Eneko Sagardoy, ama bati duintasuna itzultzeaz

Anboto 2024ko ira. 20a, 12:30

Eneko Sagardoy. TANTTAKA

'Emakume baten metamorfosia eta borroka' euskaraz estreinatuko dute Durangon, zapatuan. 

Emakume baten metamorfosia eta borroka antzezlana izen bereko liburuaren egokitzapena da. Obra autobiografiko honetan, Eneko Sagardoy aktore durangarra Edouard Louis idazlearen azalean sartuko da, eta hausnarketarako gonbidapena egiten du. Louisen amak (Vito Rogado aktorea) ihes egin zuen etxetik, gizonezkoek -baita senarrak eta semeak ere- eragindako sufrikarioaz nazkatuta. Denboragaz, semearen bidea eta berea berriro gurutzatuko dira, eta semeak duintasuna itzuli gura izango dio, zintzotasun autokritiko prozesu baten ondoren.

Apirilean estreinatu zuten antzezlanaren gaztelaniazko bertsioa, eta antzokirik garrantzitsuenetan aurkeztu dute; besteak beste, Bilboko Arriagan eta Donostiako Victoria Eugenian. Tanttakak Arriaga Antzokiagaz batera garatu zuen proiektu hau. Zapatuan izango da euskarazko bertsioaren estreinaldia, irailak 21, 19:00etan. Azken sarrerak baino ez dira geratzen salgai. Ondoren, Santurtzin, Sopelan, Altsasun eta Gernikan antzeztuko dute, besteak beste. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!