Andereak elkarteak sexu esplotazioaren kontrako kontzentrazioa egingo du domekan

Anboto 2024ko ira. 18a, 11:11

Andereak elkarteak prostituzioaren abolizioa aztertzeko egindako jardunaldi bat.

Irailaren 22a, domeka, Sexu Esplotazioaren eta Emakumeen, Neskatoen eta Mutikoen Trafikoaren kontrako Nazioarteko Eguna da. Andereak elkarteak kontzentrazioa egingo du Andra Marian, 13:00etan.

Domekako elkarretaratzeagaz, Andereak elkarteak hasiera emango dio hilabete bakoitzeko azken eguenean egiten duen kontzentrazio sortari. Igandean prostituzio sistemaren aurkako aldarriak oihukatuko dituzte, honek emakumeen salerosketa elikatzen duela iritzita. Era berean, Euskal Herriko Mugimendu Abolizionistak domekarako prestatu duen adierazpenaren berri emango dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!