Stop Bide Indarkeriak mugikortasun seguruari buruzko saioak egingo ditu Durangoko ikasleekin

Anboto 2024ko ira. 16a, 12:31

Mugikortasun arduratsuaz ohartarazteko berbaldi bat 2019ko Durangoko Mugikortasun Astean.

Programak urte biko iraupena izango du eta irailaren 22ra arte egingo den Mugikortasun Astearen barruan estreinatuko dute, mugikortasun arduratsuaz ohartarazteko berbaldiak ikasleei eskainita. 

Bestalde, ikasturtean zehar beste hainbat lanketa egingo dute. Honako hauek: Lehenengo Mailako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei begirako Bide Heziketa saioak, egoera zaurgarrian dauden nagusiekin mugikortasun arduratsua lantzeko  berbaldiak, autoetan ume txikiak eramateko egoten diren babes sitemak ea aniztasun funtzionala duten herritarrentzako Bide Heziketa. 

Stop Bide Indarkeriaren helburua mugikortasun seguruaren garrantzia belaunaldi guztietara irisaraztea da. "Gazteek, adinekoek edo familiek ohitura arduratsuak har ditzaten gura dugu, horrekin tragediak murriztu eta bide segurtasuna hobetzeko", azaldu dute elkartetik ohar bidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!