Etorri berriekin hizkuntzen mintzapraktika lantzeko boluntario bila dabiltza Durangon

Anboto 2024ko ira. 13a, 11:08

Durangoko Udalak 'Hizkuntza bikoteak' izeneko programa ipini du martxan, etorri berriei hizkuntzekin trebatzen laguntzeko. Programa astean ordubetez etorri berriei euskaraz edo gazteleraz berba egiten erakusteko prest dauden herritarrei zuzenduta dago.

Asteroko konpromisoagaz gainera, programak bestelako aisialdi edo kultura ekintzak jasotzen ditu, hala nola, tailerrak, bisita gidatuak eta ingurunea ezagutzeko irteerak. Helburuak honako hauek dira: etorri berriei eguneroko hizkuntzaren ikasketa praktikoa eskaintzea, bertakotuekin loturak sortu eta gizarteratzen laguntzea, eta udalerriko gizarte eta kultura agendako parte hartzea sustatzea. Programan izena ematen dutenek ez dute titulazio espezifikorik beharko. Izena eman gura duenak Durangoko Udalera jo dezake. 

Durangoko Udala 2011n hasi zen bikotekide linguistikoen zerbitzua eskaintzen. Ordutik hona 1.000 hizkuntza-bikote baino gehiago sortu dira. Programak, gizarte-sareak eratzen eta inklusiboagoa eta aberasgarriagoa den gizarte baten alde egin du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!