Santa Anako plaza musika elektronikoaren topaleku izango da zapatuan

Ekaitz Herrera 2024ko ira. 13a, 09:46

Elena Barker, Elorrioko Dantz Point jaialdian (Ainhoa Iraola).

Dantz Point by BBK egitasmoa Durangora ailegatuko da bihar. Ekitaldia 18:00etatik gauerdira egingo da. Ared, Hiike eta Aitana Rodríguez sortzaileek parte hartuko dute.

Jaialdia Ared artistak irekiko du. Gernikarrak 2001ean ekin zion musika elektronikoan lehenengo pausoak emateari, Gernikako Revolution aretoan saioak eskainita. Geroago, bere hainbat lagunekin batera Fiakun House Label zigulua osatu zuen eta hainbat areto eta egitasmotan parte hartu du. 

Ondoren Hiike taularatuko da. Ekoizle durangarra house eta techno generoen artean mugitzen da. Euskal Herriko espzena elektronikoan hasi zuen bere ibilbidea, Iker Undersound izenpean. Plateruenan gau elektroniko gogoangarri ugari eskaini zuen. 

Gaueko hirugarren eta azken artista Aitana Rodriguez durangarra izango da. Rodriguez promesa gaztea da musika elektronikoan. Techno musika groove estiloarekin nahasteko joera izaten du bere emanaldietan.

Dantz Point by BBK doako ekitaldia da. Edozelan ere, bertaratzeko aukerarik ez dutenek, Euskal Telebistaren Primeran plataforman jarraitu ahalko dute dantzaldia, streaming bidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!