Durangaldeko Bizikleta Eskolak bizikleta ginkana antolatu du domeka honetan Durangon. 6 eta 14 urtera artekoei biuderatuta dago eta txikitatik bizikletarako zaletasuna sustatzea da ekimenaren helburua.
Domekan, 11:00etatik 13:30era egongo dira Ezkurdi plazan. Izen-ematea doakoa da eta tokian bertan egin daiteke. Parte hartzaileek eraman beharrekoak dira kaskoa eta bizikleta.