Eibarren, Ermuan, Durangon eta Iurretan egingo dituzte emanaldiak, Rosak hartu-eman profesional estua zuen herrietan. Martinez-Alcocerrek makina bat bider lan egin zuen Obregon durangarragaz Geroa antzerki taldean, eta, horrez gainera, hainbat antzerki tailer eskaini zuen Durangaldean.
Sol Lopez aktorea Peparen azalean sartuko da, eta Carlos B. Rodriguezen (Marcos) eta Enare Martinen (Teresa) laguntza izango du. "Komedia bat da, urteetan kaxoian gordeta egon dena eta orain agertokian interpretatzeko berreskuratu duguna; eta goizegi utzi gintuen taulakide bat gogoratzeko ere", azaldu dute Sin Tierra konpainiako kideek.