Hamazazpi proposamen bozkatzeko aukera Durangoko aurrekontu parte hartzaileetan

Anboto 2024ko ira. 9a, 12:46

Proposamenen artean Mañaria errekaren bazterreko latsarriak garbitzea, kale katuen kudeaketa, sexu orientazioa, sukaldaritza ikastaroak eta parke berdeak egitea daude. Durangarrek irailaren 23ra arteko epea izango dute proposamenak bozkatzeko. 

Durangoko herritarrek 2025eko aurrekontuetako 200.000 euro zelan erabili erabakiko dute datozen asteetan. Udalak aurrekontu parte hartzaileek azken fasea ipini du martxan. Herritarrek 17 proiektu dituzte bozkatzeko moduan. Honako hauek:

"Durango" atalean:

  • Durangoko kaleen azterketa, suteei dagokienez: 25.000 euro.
  • San Agustin eremua, Zeharkalea zubia eta Durangoko garbitegiak hobetzea: 100.000 €
  • Tenis-pistetako batzuetan zoladura ordezkatzea, euriteetan putzuak saihesteko: 75.000 €
  • Durangoko katu koloniaen kudeaketa globala: 18.000 €
  • Bide Hezkuntza: 5.000 €
  • Sukaldaritza ikastaroa: 10.000 €
  • Parke Berdea: 100.000 €
  • Juan de Iciar iturriaren egokitzea: 7.000 €
  • Durangoko zaintza parte-hartzailearen diagnosia: 15.000 €
  • Durangoko parkeetan frontoi txikiak: 100.000 €

Gazteria arlokoak:

  • Play it - Musika Jaialdia: 50.000 €
  • Sexu Lokala – Orientazio sexualerako zerbitzua: 35.000 €
  • Lehiaketak Durangon: 10.000 €
  • Tabirako 7 futbol zelaiaren argiztapena: 30.000 €
  • Bizikletentzako aparkalekuak eta elementuak, Totem konponketa: 10.000 €

Adinekoei begirako proposamenak:

  • Adinekoentzako auzoetan edukiontzi lagunkoiak: 50.000 €
  • Sasikoarako Hiri Altzariak: 8.000 €

Bozketak irailaren 9tik 23ra egingo dira partehartu.durango.eus atarian. Udalerrian erroldatuta dauden eta 16 urte edo gehiago dituzten pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!