"Funtsezkoa da adinekoen bakardadea, eten digitala edota 2030 Agendaren balioetan txikienak heztearen garrantzia, gure kezken eta ekintzen erdigunean egotea. Durangoko Udaletik harro gaude gure auzokideen bizitzan eragin positibo eta nabarmena bilatzen duten horrelako proiektuetan parte izateagatik", azaldu du Jesica Ruiz lehen alkateordeak. Ekimenaren bigarren edizioa da hau, eta lehenengoak harrera oso ona izan zuela gogoratu du Urdak. "Bizkaiko 52 udalerritan egon gara, eta proiektuak izandako harrera oso ona izan da".
Irailaren 10etik 26ra bitartean hainbat jarduera antolatuko dituzte Durangon, besteak beste, Bakardade ikusezina erakusketa, Bakardadeari ahotsa jarriz kafe tertulia (irailaren 26an, 18:00etan San Agustin kulturgunean) edota Eten digitala ekimena (irailaren 24 eta 26an, Nagusien zentroan).