Uztailaren hasieran, eskolako eraikinean sukaldea egiten hasi ziren, eta, aurreikuspenen arabera, datorren urteko uda amaierarako amaituko dituzte lanak. Ikasleek orduan estreinatuko dituzte sukalde eta jangela berriak. Azpiegiturok orain arte jangela egon den lekuan egingo dituzte, baina eremua handituta. Bien bitartean, ikasturte honetan zehar, beheko eraikinaren ondoan ipinitako moduluetan bazkalduko dute.
Aldaketa gehiago
Sukaldeko obrez gainera, Zabalarrako komunitateak beste aldaketa batzuk ere igarriko ditu ikasturte berrian. Haur Hezkuntzako atalean hainbat moldaketa egin dute. "Iaz, bost urtekoen gela biak kristalezko hormekin batu genituen. Aurten, bost urtekoen gela horiek lau urtekoenekin batu ditugu. Datorren urtera begira, beste gela bat batzea aurreikusten dugu. Honen guztiaren arrazoia mugimendu autonomoa lantzea da", azaldu du Nagore Gerrikagoitiak, Zabalarra eskolako idazkariak.