Tatxers, Txopet, Malakias MX3 eta Belako, besteak beste, Durangoko txosnetan

Anboto 2024ko ira. 6a, 18:00

Durangoko Txosnek aurtengo jaietako kontzertuak aurreratu dituzte. Urriaren 11n, 12an, 13an, 18an eta 19an izango dira kontzertuak. 

Durangoko txosnagunean joko duten taldeak hauek dira: Ainke, Gozzue, Malakias MX3, Kuku eta Kene, Pinpilinpussies, Txopet, Katu, La Txama, Belako, Tatxers, Goxua´n Salsa, eta Rolando Bruno. 

Hain zuzen ere, Tatxers taldeak Ezpatei disdira! lan berria kaleratuko du irailaren 11n. 

Katu durangarrek, bestalde, Dolumiñera behartute lan luzea kaleratu dute aurten. Udaberrian 'Zetako' abestiaren bideoklipa publikatu zuten. 

Malakias X3 ere durangarrak dira, eta udan hainbat kontzertu eskaini dituzte, jaietan etxean bezala arituko dira, beraz. 

Pinpilinpussiesen erdia Ane Barcena durangarra da. Durangoko txosnagunean eskaini zuten lehen kontzertuetako bat, eta ordutik izugarri hazi da taldea. 'Mandarinas' singlea aurkeztu dute duela gutxi. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!