Aurtengo Durangoko jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko herri bozketa martxan da. 16 urtetik gorako durangarrek epaimahaiak aukeratutako zazpi kartelen artean bozkatu ahalko dute. Bide bi izango dituzte horretarako: era presentzialean, Intxaurrondoko Gazte eta Kultur Gunera joanda eta online, partehartu.durango.eus helbidean. Bozketa epea irailaren 11n iraungiko da, 14:00etan. Herritar bakoitzak behin baino ezingo du botoa eman. Kartel irabazlearen egileak 900 euroko saria eskuratuko du. Udalak irailaren 17an jakinaraziko du zein den kartel irabazlea.