Durangoko Azokaren aurtengo edizioan erakusmahaia ipintzeko izen ematea martxan da. Interesa duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, erakunde, banatzaile zein autoekoizleek irailaren 30era arteko epea izango dute inskripziorako; durangokoazoka.eus webgunearen bidez egin beharko dute eskaria.
Lau egunez, euskal kulturaren topagune izango da Durango beste urte batez. Landako nobedadez beteta egongo da, eta kulturzaleek gertutik ezagutu ahalko dituzte sortzaileak eta euren lanak.