Unai Egiluz durangarrak Mirandes taldean jokatuko du Athleticek utzita

Anboto 2024ko abu. 29a, 18:45

Unai Egiluz (@AthleticClub)

22 urterekin, Egiluzek 50 partida jokatu ditu bigarren talde zuri-gorrian. 

Unai Egiluzek, Bilbao Athleticeko erdiko atzelariak, CD Mirandesen jokatuko du utzita denboraldia amaitu arte. Halaxe jakinarazi du Athleticek ohar batean. Durangarra atzo San Mamesen izan, Valentziaren kontrako partidurako konbokatuta zegoelako. Iragan denboraldian debuta egin zuen Kopan, UE Rubí taldearen aurka. Orain hazten jarraitzea izango du helburu LaLiga Hypermotionen dabilen Mirandesekin. 

 

22 urterekin, Egiluzek 50 partida jokatu ditu bigarren talde zuri-gorrian eta Ernesto Valverderen aginduetara bigarren denboraldiaurrea osatu berri du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!