Durangoko Udalak irisgarritasuna hobetzeko lanak egingo ditu Herriko Gudarien kaleko eta Joxemiel Barandiaran kaleko bidegurutzean, abuztuaren 26tik 29ra bitartean. Ikusmen-urritasuna duten oinezkoentzako segurtasun-baldintzak hobetuko dituzte bidegurutzean, besteak beste oinezkoen pasabidearen zoladura egokituta. Aurrekontua 5.800 eurokoa da.