Nuria Etxegaraik garaipena lortu du Göteborgen jokatutako Munduko atletismo txapelketan

Anboto 2024ko abu. 15a, 18:38

Atleta berriztarrak lehenengo lekua eskuratu du 2.000 metroko oztopo lasterketan, F50 kategorian.

Durango Kirol Taldeko Nuria Etxegarai Carbajo atletak lorpen ezin ederrago bat egin du Suediako Göteborg hirian jokatzen ari diren Atletismoko Munduko Master Txapelketan. Atleta berriztarrak lehen lekua eskuratu du 2.000 metroko oztopo lasterketan, F50 kategorian. 07:34:48 denborarekin, errekor unibertsala gainditzetik oso gertu geratu da. Bederatzi segundo-ehunera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!