Aire libreko zine emanaldi bi eskainiko ditu Durangoko Udalak Zugaza Zinemarekin elkarlanean. Doako proiekzioak izango dira biak, eta 22:00etan hasiko dira. Lehenengo emanaldia gaur bertan da, uztailak 27. Vaya vacaciones filma eskainiko dute, Tabira auzoan.
Abuztuaren 30ean, bestalde, Dragonkeeper filma ikusteko aukera egongo da Otamotzena parkean. Jesica Ruiz alkateordearen berbetan, "Durangon geratzen diren herritarrek eta bisitariek entretenimendu aukerarik zabalena izatea nahi dugu". Gaineratu duenez, “uda dinamizatu, auzoei bizitza eman eta haur zein helduentzako programazioa eskaintzea dugu helburu”.
Eguraldi txarra eginez gero, zine saioak Andra Mariko elizpean egingo dira.