Durangoko Zabalarra eskolako esparrua erabat itxiko da, bihartik aurrera

Anboto 2024ko uzt. 19a, 13:29

Zabalarra eskolan sukaldea ipintzeko eta jantokia handitzeko egingo diren obrak iraun bitartean egongo da itxita, "instalazioak erabili ohi dituzten pertsona guztien babesa eta ongizatea bermatzeko".

Durangoko Zabalarra eskolako esparrua erabat itxiko dute, sukaldea ipintzeko eta jantokia handitzeko ikastetxean hasitako lanak direla-eta. Obrak iraun bitartean egongo da itxita, "instalazioak erabili ohi dituzten pertsona guztien babesa eta ongizatea bermatzeko", Durangoko Udaletik jakin eragin dutenez.

Zabalarra eskolan sukaldea jartzeko eta jantokia handitzeko lanak uztailaren 1ean abiatu zituzten eta 14 hilabete iraungo dute. Beraz, obrek dirauten bitartean, jantoki-zerbitzua martxan egongo da aldi baterako moduluak instalatuz, ikasleek eguneroko otorduak etenik gabe jasotzen jarraituko dutela ziurtatzeko. Eusko Jaurkaritzako Hezkuntza saila arduratuko da lanotaz eta milio bat euro inguruko inbertsioa egingo dute.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!