Ikusgai dago Durangoko Arte eta Historia Museoan 'Paisaia, genero piktorikotik haratago' erakusketa. Museoko bildumategitik 50 lan aukeratu dituzte erakusketarako; tartean, iaz dohaintzan jasotako Jose Manuel Rozasen Berpizkundea, eta hurrengo erosiko diren Angel Lorrequeren Artekale eta Alfonso W. Sena Manterolaren Santa Maria. Erosketa bi hauen eta biltegiko lanak erakustearen garrantzia azpimarratu du Garazi Arrizabalaga museoko zuzendariak: "Bildumako obrak erakustea oso garrantzitsua da, herritarrenak direlako eta zer dagoen ikusteko eskubidea dutelako. Horrez gainera, euskal artista berri biren lanak erosiko ditugu bildumarako". Horrela, Manterolarenean adibidez, bitxikeria modura, Andra Mariko elizpea bonbardaketaren aurretik zelakoa zen erakusten dela nabarmendu du Garazi Arrizabalaga museoko zuzendariak. Artista beraren Durangoko mendiak lana Donostiako San Telmo museoan dago. Ismael Iglesias durangarraren lan bat ere badago Durangoko erakusketa honetan, askotarikoak diren lanen artean.