El Drogas, Soziedad Alkoholika, Su ta gar eta Tropa do Carallo, besteak beste, Durangon egingo duten Bonus Track jaialdian

Anboto 2024ko uzt. 15a, 13:11

Soziedad Alkoholika taldea

Pintor Rock jaialdi entzutetsuaren antolatzaileek BonusTrack deritzon jaialdia egingo dute Durangoko Landako Gunean. Azaroaren 16an izango da, eta hamabi taldek parte hartuko dute. 

El Drogas, Soziedad Alkoholika, Su ta gar, Tropa do Carallo, Boikot, Kaos Urbano, Josetxu Piperrak, Manifa, Tremenda Jauria, The Lio, Nafarroa 1512 eta Neskatasuna taldeek joko dute musika jaialdian. Sarrerak 38 euroan erosi daitezke jaialdiaren webgunean. "Punk festa itzela izango da, hamabi talde eta 16 orduz entzungo dira punk doinuak", iragarri dute antolatzaileek. 

Pintor Rock jaialdia Kataluniako El Morellen egin izan da hainbat urtez. Pandemiaz geroztik, ez dute hiru eguneko jaialdia egin, eta egun bakarreko Bonus Track jaialdiarekin ordezkatu dute. Iaz Bartzelonako L´Hospitaleten egin zuten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!