Medina de Pomar herriko (Burgos) XXIII. Montañas de Burgos xake txapelketan protagonista izan dira eskualdeko xakelariak. Durangoko Larrasoloeta xake klubeko Antxoka Gerrikabeitia bigarren tokian geratu da, Sestao klubeko Juan Viqueiraren atzetik. Larrasoloetako Alberto Ortiz de Salazar ere onenen artean ibili da txapelketa bosgarren tokian amaituz.