Asteburuan Espainiako errepideko eta mendiko txapelketak lehiatu dituzte Avilesen (Asturias). Hiru mailatan aritu dira: haur-kategorian, kadeteetan eta juniorretan. Durangaldeak ordezkari bakarra izan du lehian, baina berak, Laida Hierro Alzola durangarrak, brontzezko domina irabazi du junior mailan.
Pronostikoak betez, Paula Ostiz izan zen errepideko txapelduna eta Irati Aranguren bigarrena. Biak batera helmugaratu ziren eta nafarrak esprintean menderatu zuen usurbildarra. Atzetik, taldetxo batetik aurrera egin, metro batzuetako abantaila hartu eta aldeari helmugara arte eutsi zion Hierrok, brontzea irabazteko. Bere lehenengo domina da Espainiako txapelketan.
Euskadiko Selekzioak hamaika domina irabazi ditu maila guztiak kontuan hartuta.