Aire libreko zinema eskainiko dute Durangon, uztailaren 27an eta abuztuaren 30ean

Anboto 2024ko uzt. 5a, 12:42

Zugaza Zinemagaz batera eskainiko dute zinema aire librean.

Zine emanaldiak 22:00etan izango dira, Tabira auzoan eta Otamotzena parkean, hurrenez hurren. Doaneko bi emanaldiak Zugaza Zinemarekin elkarlanean eskainiko dira.

Aire libreko zine emanaldi bi eskainiko ditu Durangoko Udalak Zugaza Zinemarekin elkarlanean. Doako proiekzioak izango dira biak, eta 22:00etan hasiko dira. 

Uztailaren 27an, Vaya vacaciones filma eskainiko dute, Tabira auzoan. Abuztuaren 30ean, bestalde, Dragonkeeper filma ikusteko aukera egongo da Otamotzena parkean. Jesica Ruiz alkateordearen berbetan, "Durangon geratzen diren herritarrek eta bisitariek entretenimendu aukerarik zabalena izatea nahi dugu". Gaineratu duenez, “uda dinamizatu, auzoei bizitza eman eta haur zein helduentzako programazioa eskaintzea dugu helburu”.

Eguraldi txarra eginez gero, zine saioak Andra Mariko elizpean egingo dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!